Nuestra historia, gure historia
Bajo el mar de la costa de Bizkaia descansa la primera bodega arrecife artificial del mundo. Esta es nuestra historia, y empezó como un experimento científico.
_
Bizkaiko kostaldeko itsaspean munduko lehen itsaspeko upategia eta arrezife artifiziala dago. Hau da gure historia, eta esperimentu zientifiko gisa hasi zen.
Gure historia
2006 · Proiektua hasten da
Dena LSEB Plentziarekin hasi zen (Edarien Zahartzearen Itsaspeko Laborategia). Munduko lehen itsaspeko laborategia izan zen, edariak itsas hondoan nola eboluzionatzen duten aztertzeko. Antzinako itsasontzi hondoratuetan aurkitutako botilek inspiratu gintuzten, oso ondo kontserbatuta eta zapore onarekin agertzen baitziren. Batez ere ardoa aztertu nahi genuen, baina baita
garagardoa eta sagardoa ere. Urte horretan laborategia diseinatu, baimenak lortu eta arrezifearen lehen moduluak fabrikatu genituen.
2007 · Lehen egiturak itsaspean
Borja Sarachoren zuzendaritzapean, biologoak, ingeniariak, enologoak, telekomunikazio-adituak eta urpekari profesionalak bildu genituen. 2007an lehen egiturak murgildu genituen Plentziako badian, 18 metroko sakoneran: horrela sortu ziren arrezife artifiziala eta LSEB Plentzia. Hiru helburu jarri genizkion geure buruari: botilak babestea, ez kutsatzea eta itsas bizitza sortzea.
2010 · Arrezifea handitu genuen
Arrezifea handitu genuen eta MEC moduluak (Monitorizazioa, Zahartzea eta Kontrola) Plentziako badiaren hondoan jarri genituen, 18 metroko sakoneran. Sentsoreak eta kamerak zituzten, eta datuak denbora errealean bidaltzen zituzten azalera. Irailean 12 hilabeteko ikerketa hasi genuen.
2011 · Itsasoaren epaia
Irailean, 14 Jatorri Deituratako 27 upategiren edariak desorratu genituen, urtebete Kantauri itsasoan egon ondoren, eta emaitza bikaina izan zen. Edarien bilakaera, kortxoak eta itxierak, eta arrezifean finkatutako bizitza aztertu genituen. Guztiak baieztatu zigun itsasoak zerbait berezia ematen duela. Azaroan Crusoe Treasure jaio zen.
2012 · Egitura berriak ekoizteko
Kokapen berean, zortzi egitura berri gehitu genizkion arrezifeari, ekoizpen komertziala hasteko.
2013 · Merkatura
Gure lehen ardoak salgai jarri genituen. Alacanteko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena ere sinatu genuen, upategiko itsas biologia aztertzeko.
2014–2016 · Bizitzaz betetako arrezifea
Uztak txandaka hasi ziren: berriak hondora jaisten ziren eta zaharrak azalera igotzen. Lehen,
itsasadarraren korronteek hondoa hondarretik harrira aldatzen zuten hilabete gutxiro, eta ia ezein espeziek ezin zuen bertan finkatu. Gure egiturek oinarri egonkorra eman zioten itsas bizitzari, eta gaur egun 500 espezie baino gehiago bizi dira arrezifean. Marrazo-arrautzak ere aurkitu ditugu.
2017–2018 · Mundura begira
2017ko 7.000 botiletatik 20.000ra igo ginen. Gure ardoak Belgikara, Txinara, Suitzara, Alemaniara eta Japoniara iritsi ziren.
2020 · Ekaitzari aurre eginez
Pandemiak gogor jo gintuen eta oso gaizki pasatu genuen, nazioarteko gure banatzaile eta
inportatzaile batzuek itxi egin zutelako. Gure webgune propioan online salmenta abiarazi genuen.
2024 · Arrezife berria Galea Lurmuturrean Itsaspeko arrezife artifizial berri bat eraiki genuen Galea Lurmuturraren parean, 28 metro inguruko sakoneran. Arrezife eta upategi gisa funtzionatzen du aldi berean.
2025 · Itsasoan jaiotako burbuilak
Itsaspean bigarren hartzidura egin duen lehen ardo aparduna lortu genuen, ia bi urte ur azpian egon ondoren.
2026 · Getxora iritsi gara
Gure gune eta showroom berria ireki genuen Getxoko Kirol Portuan, ia 1.000 m²-rekin. Orain
zauden lekua da hau. Ongi etorri!
Gaur egun
Munduko itsaspeko upategi aitzindarietako bat gara, eta emakida legala eta osasun-erregistroa lortu genituen lehenetakoak izan ginen. Ontziko dastaketak eta upategira urpekaritza-irteerak antolatzen ditugu, eta itsasoak ardoari zer eman diezaiokeen esploratzen jarraitzen dugu.